Tasubinsaren Zentro Okupazionaletako pertsonek hausnarketa egin dute azken asteotan, beren kideentzat 2021erako nahi dutenaren inguruan. Beren irrikek, hurrengo urterako gure desio-zuhaitza osatzen dutenek, pandemiak gure bizitzan izan duen eraginaren aztarna sakona dute. Horregatik, data hauetan osasunaren alde egin ohi den eskaera inoiz baino ozenagoa izango da orain, baita musu eta besarkadak emateko eta berriro ere poz handia sentitzeko beharra ere.
Baina, gainera, gureek berdintasuna, desgaitasunagatik diskriminazio gehiago ez pairatzea, justizia soziala, errespetua eta askatasuna eskatzen jarraitzen dute.
Hauek dira gure zentroen nahiak:
ZANGOZA: Poztasuna
BERIAIN: Covid-19aren kontrako txertoa
SAN ADRIÁN: Batasuna
BURLATA: Emakumeen aurkako indarkeriari ez
TAFALLA: Maitasuna, maite ditugun horiek berriz ere besarkatu ahal izatea
TUTERA: Itxaropena
ORKOIEN: Desgaituak izateagatik diskriminaziorik ez pairatzea (berdintasuna guztiontzat)
VILLATUERTA: Justizia soziala eta aukera-berdintasuna jende guztiarentzat
ELIZONDO: Pandemiaren amaiera
LAKUNTZA: Errespetu unibertsala
IBAIONDO: Askatasuna
2021 zoriontsua eta gure desio guztiak bete daitezela!