
Urritasunik duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea bere sorreraren helburu bat izanik, Tasubinsak horretara bideratuak diren bi zentro mota sortu eta kudeatzen ditu

Beren urritasunarengatik -aldi baterakoa zein betikoa izan- enpresa edo enplegu zentro berezi batean laneratzea galarazita duten pertsonei, okupazio terapiako, egokitze pertsonaleko zein sozialeko zerbitzuak bermatzea helburu duten zentroak dira hauek.
Nolabaiteko urritasunik duten langileei lan emankor eta ordaindu bat egiteko aukera eskaintzea dute helburu hauek, bere ezaugarri pertsonalei egokitua eta lan-merkatuan beren laneratzea errazteko modukoa.
