
TASUBINSA (Talleres Auxiliares de Subcontratación Industria Navarra S.A.) irabazi asmorik gabeko elkarte anonimoa da eta bere helburuak adimen urriko pertsonen laneratzea eta gizarteratzea dira.

Tasubinsa 1989an sortu zen Nafarroako Gobernuaren eta ANFAS adimen urritasunik duten pertsonen senitarteko eta lagunen nafar elkartearen arteko akordioa sinatu eta gero. Hitzarmen honen ondorioz elkarte horretatik bereizi ziren, besteak beste, urritasunik duten pertsonen enplegu kudeaketa eta Okupazio Zentroetako zuzendaritza, honi guztiari enpresa marka emanez.

Enpresaren kapital soziala dira ANFAS (%78) eta Fundosa (%22), Hauek bere Administrazio Kontseiluaren zati dira, Nafarroako Gobernuko Gizarte Afera, Familia, Gazteria eta Kirol Departamentuko zein Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko Departamentuko ordezkariekin batera.
Gaur egun, 1.300 pertsona baino gehiago dira egunero Tasubinsak Nafarroa osoan dituen lantegietara eta Zentrora lanera edota okupazio terapiak garatzera joaten direnak.
HELBURUAK
Tasubinsak helburu bikoitza du:
